Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Nabigazio-menura joan

Lege-oharra

Identifikazio-datuak

Webgune hau (atlasa.elhuyar.eus) Elhuyar Fundazioaren jabetzakoa da (erakundearen izena: Elhuyar Fundazioa; IFK: G20780896; helbidea: Zelai Haundi 3, Osinalde industrialdea, 20170 Usurbil, Gipuzkoa; tel: 943363040; h.el.: elhuyar@elhuyar.eus; webgunea: elhuyar.eus; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan F-134 zenbakiarekin erregistratua, eta eskritura Pedro Antonio Baraibar Askobereta notarioak Donostian 2002ko urriaren 24an onartua).

Datu pertsonalen babesa

ZURE DATUEN ARDURADUN

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamendua) ezarritakoa betez, jakinarazten dizugu zuk emandako datu pertsonalak ELHUYAR FUNDAZIOAk tratatuko dituela.

TRATAMENDUAREN XEDEA

Erregistroan emandako datu pertsonalak beharrezkoak dira interesdunak eskatutako zerbitzua berme guztiekin eman ahal izateko, eta xede hauekin erabiliko dira: Elhuyar taldearen ekitaldiei, produktuei eta proiektuei buruzko informazioa bidaltzea eta eskatutako zerbitzua hobetzeko edo zerbitzuarekin gorabeherarik izanez gero, beharrezkoa bada interesdunekin harremanetan jartzea.

ZENBAT DENBORA GORDEKO DIREN

Emandako datu pertsonalak gordeko dira harik eta interesdunarekin harremanetan jartzeko beharrezkoak direla aurreikusi arte eta pertsona horrek webgune honetan kontua izaten jarraitu nahi duen arte.

ERABILTZEKO LEGITIMAZIOA

Harremanetarako datuak ematean interesdunak adierazten duen adostasuna da datuak tratatzeko lege-oinarria.

HARTZAILEAK

Aurreikusitako xedeak betetzeko, datuak Elhuyar taldeko enpresei (Eleka Ingeniaritza Linguistikoa SL eta Elhuyar Zubize SL) jakinarazi ahal izango zaizkie.

Europako Esparru Ekonomikotik kanpo, herrialde, eskualde edo sektore jakin batzuei baino ezingo zaizkie jakinarazi datuak: Europako Batzordeak babes-maila egokia eskaintzen dutela onartu eta haien inguruko erabaki bat hartu duenean; helmugan datuek izango duten babesaren inguruan bermeak eskaini dituztenean; eta salbuespenetako bat aplikatzen denean, zeintzuen bidez aukera baitago datuak babes-berme egokirik gabe transferitzeko, datuen titularraren interesekin edo interes orokorrekin lotutako beharragatik.

ESKUBIDEAK

Pertsona orok du eskubidea bere datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, datuen erabilera mugatzeko, aurka egiteko edo beste norabait eramateko. Horretarako, goian azaltzen den helbidera idatzi edo datuensegurtasuna@elhuyar.eus helbidera mezu bat bidali besterik ez da egin behar, baliatu nahi den eskubidea adierazi, eta NANaren kopia edo identifikatzeko balio duen beste dokumenturen baten kopia erantsi.

Halaber, adierazitako adostasuna une oro bertan behera uzteko eskubidea du. Baimena ukatzeak ez du inolako eraginik izango baimena ukatu aurretik egindako erabileraren zilegitasunean.

Eskubidea du erreklamazio bat jartzeko kontrol-agintariaren aurrean, baldin eta uste badu bere eskubideak urratu direla bere datu pertsonalen babesari dagokionez.